GURE HISTORIA

1976. urtean, Alejandro Goyak, abeltzain-tratularien ondorengoa izanik, familiako tradizioari jarraipena eman zion eta “Alejandro Goya Harategia” enpresa-proiektua sortu zuen; Tolosan kokatutako establezimendua da, eta merkaturatzen dituen produktuen kalitatearengatik eta bezeroei eskaintzen dien zerbitzu onarengatik nabarmentzen da.

Urte batzuk geroago, eta ostalaritzako bezeroei eskaintzen dien zerbitzua hobetzeko helburuarekin, enpresak beste neurri batzuk hartuko ditu eta mugak zabalduko ditu instalazio berri batzuk zabalduta, betiere, ostalaritzari zerbitzu hobea eskaintzera zuzenduta. “Alejandro Goya Okelak” sortu da.

Modu paraleloan eta bikaintasun-kota altuenak eskaintzeko helburuarekin, Alejandro Goyak, idien ganadutegia sortu zuenean, proiektu zirraragarriari eman zion hasiera. Hasiera batean proiektu erromantikoa zirudiena, egun, Euskadiko idien ganadutegi handiena bihurtu da. Ekimen honi esker, egun, idi-txuleten bikaintasunarekin, benetako Tolosako Idi Txuletarekin, goza dezakegu.

« itzuli